Duela 25 urteko zortziko irabazleko kideak.(Argazkia: Ur-Kirolak)
Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Ur-Kirolakek, duela 25 urte. Gizonezkoen absolutu mailan, urrezko domina eskuratu zuten lemazaindun zortzikoan, eta urteurrenaren aitzakian, berriro elkartu dira orduko ontziko kideak: Joseba Clavijo, Ibon Elizasu, Haritz Iturralde, Urko Urresti, Juan Ignacio Erdozia, Riki Unzueta, Jose Luis Almandoz (Koteli) eta Juanma Murua.
Garai bateko taldekideak elkartu dira klubean. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Garai zaharrak gogoratzeko aukeratu zuten hitzordua, eta, bide batez, arraunean ere egin zuten. Zortziko irabazlea aritu zen batetik; eta beste zortziko batekin, orduko gainontzeko taldekideak. Ondoren, noski, afari eder batekin ospatu zuten duela 25 urteko garaipena, klubaren egungo egoera ere aztertuz.