Urrezko Aizkolarien Ligako finala etzi jokatuko dute
Basauri izango da Urrezko Aizkolarien Ligako finala jasoko duen herria. Ekainaren 26an abiatu zen txapelketa Arabako Ondategi herrian, eta asteazkenean bukatuko da, garailea zein den erabakitzearekin batera. Tartean, hainbat herri bisitatu ditu txapelketak: Hernani, Amorebieta, Otxandio, Getxo, Sodupe, Bilbo, Ordizia, Urduliz, Leioa, Oion eta Pobes. Esan bezala, finala asteazkenean jokatuko dute, 12:30ean, Basauriko San Faustino plazan. Joxemari Olasagasti igeldotarra izango da finaleko protagonistetako bat, eta berarekin batera honakoak arituko dira lehian: Aitzol Atutxa eta Juan Jose Azpilikueta. Aizkolariek sei modalitatetan banatutako 12 mozketa egin beharko dituzte.