Usandizaga bigarren faserako sailkatu da
GBCk antolatutako ligaxkari bukaera emanez, ACBko Eskolarteko Serietako finalak jokatuko zituzten ostiral arratsaldean, Donostia Arenan. Emakumezkoetan, La Salle eta Iraurgi lehiatu ziren eta Azpeitiako taldea izan zen garaile, 50-49ko markagailuarekin. Gizonezkoetan, berriz, Usandizaga eta Iraurgi izan ziren parez pare eta horretan bai, donostiarrak izan ziren txapeldunak: 85-54. Hala, Usandizaga bigarren fasera igaro da eta txapelketako gainontzeko talde onenekin lehiatuko da. Zehazki: Bizkaia Bilbao Basket, CAI Zaragoza eta Caja Laboral taldeek antolatutako kanporaketetako irabazleekin.