Viktoria Eugenia Antzokia bete dute haurrek
Poxpolo ta konpainia pailazoen ikuskizuna antolatu du Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak.
Haurrentzako jaialdia antolatu du aurten ere Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak, Viktoria Eugenia Antzokian. Kolegiatuen seme-alabentzat egiten dute jaia, eta antzokia bete dute haur eta gurasoek gaur goizean, 900 lagun inguru bildu direlarik. Poxpolo ta konpainia pailazoak arduratu dira giroa alaitzeaz, kolegioko presidente Pilar Lekuonak bertaratutako guztieti ongietorria eman ostean. Haurrek ere lan egin behar izan dute hala ere, Poxpolo behar zuen ordurako azaldu ez denez, berari deika aritu behar izan baitute. Kanturako eta jolaserako tartea ere izan dute.
Ikuskizunaren ostean, haurren marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte, eta bertaratutako haurrei opariak banatu dizkiete.
Honakoak izan dira marrazki lehiaketako irabazleak:
- 3 urte: Udane Erauskin Lizarazu.
- 4-5 urte: Pablo Bereau Arrieta.
- 6-7 urte: Laida Rodriguez Carro.
- 8-9 urte: Marta Beorlegui Oses.
- 10-11 urte: Irune Bereau Arrieta.