Irutxuloko Hitzako Inaxio Esnaola kazetariak aurkeztuko du ‘Zurriolako Butaka’ saioa.
Zinemaldiaren berri izateko, jarraitu
Zurriolako butaka saioa. Seigarren urtez Donostiako Zinemaldiaren bihotzetik egingo dute telebista saioa, Kursaaletik. Euskal Herriko ekoizpenetako zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak elkarrizketatuko dituzte ostiraletik aurrera. Halaber, askotariko bideoak emitituko dituzte eta euskal hedabideetako eta blogetako kritikariekin solasaldiak egingo dituzte.
Berria, Hamaika, Zinea.eus, Gaztezulo eta
IRUTXULOKO HITZA ariko dira saioa egiten, hilaren 22an hasi eta 30era arte —24an ez da saiorik egongo—.
Ostiralean, Zinemaldiaren aurreneko egunean,
Bi txirula euskarazko filma estreinatuko dute. ‘Zurriolako butaka’-n izango dira egun berean Iñigo Garcia Agirrezabalaga
Bi txirula-ko zuzendaria eta Jon Elizalde aktore protagonista.
Saio berean, Joserra Senperena musikaria elkarrizketatuko dute. Irizar sariko epaimahaian dago Senperena, eta
Nur eta herensugearen tenplua animazio filmaren musika sortu zuen. Lan hori Zinemaldian emango dute, Zinemira sailean.
Larunbateko saioan, berriz,
Handia filmeko zuzendariak elkarrizketatuko dituzte: Aitor Arregi eta Jon Garaño.
IRUTXULOKO HITZAko kazetari Inaxio Esnaolak aurkeztuko du saioa. Errealizadorea Lara Madinabeitia izango da, eta gidoilaria Urtzi Urkizu.
Zinemaldiko saioan, askotariko bideoak ikusi ahalko dira, tartean
Gaztezulo aldizkarikoen bideo kritikak eta Zinea.eus atarikoek egindako elkarrizketak.
Berriak emateaz gain, saioko edukiak Irutxuloko Hitza, Zinea.eus, Gaztezulo eta Hamaikaren webguneetan ikusi ahalko dira. Hamaikak telebistaz emango du saioa, egunero 13:30ean eta 22:30ean.
Sare sozialetan
#Zbutaka traola erabiliko dute saioaren sustatzaileek, eta ikusleei ere hori erabiltzeko eskatu diete.