Udalak bilerak egin ditu Parte Zaharreko bizilagun eta ostalariekin, zabor bilketaren inguruan
Auzoak irudi txukunagoa ematea eta birziklatze tasa handitzea dira udalaren helburuak.
hondakin bilketa sistema berriaren inguruan. Zehazki, bizilagun eta ostalariekin bildu dira udal ordezkariak, sistema berriaren nondik norakoak eta xehetasunak azaltzeko. Udaletxeko areto nagusian eta San Telmo Museoan egin dituzte bilerak, udalaren arabera herritarren erantzuna baikorra izan da.
Udalak emandako datuen arabera, Parte Zaharrak 110.000 metro koadro ditu, 4.270 biztanle, 179 ostalaritza negozio eta 269 denda. Donostiarren topalekua eta bisitarientzat leku erakargarria dela dio udalak, baina hondakinak arazo bihurtu direla. Horregatik hondakinak biltzeko plan berria ezartzeko asmoa dute, urtea bukatu aurretik.
Sistema berria San Juan kalea eta Portuaren artean jarriko dute lehendabizi, bi helburu nagusirekin: Auzoan bizi edo lan egiten dutenek parte zahar txukunagoa eta garbiagoa izatea; eta Parte Zaharrean birziklatze tasak handitzea. Izan ere, Donostiak 2016rako %60 birziklatzea du helburu. Urtea amaitu aurretik Parte Zaharreko hondakinak biltzeko plan berria abian jarri nahi du udalak. “Sistema eraginkorragoa, zorrotzagoa eta zainduagoa izango da, bizilagunentzat, dendarientzat eta ostalarientzat bereziki pentsatua.
Parte Zaharreko hondakinak biltzeko sistema berriak etxe-atarietan uzten diren zabor-poltsak lehenbailehen desagerraraztea du helburu. Oinezkoentzat traba izateaz gain, higiene-arazoak sortzen baitituzte”, dio udalak. Sistema berriak gizarte, ingurumen eta ekonomia onurak ekarriko dituela dio udalak.
Bilera irekiak egin ditu udalak aste honetan, Parte Zaharreko