Julen Mujika aske uzteko aldarrikatu dute hiriko hainbat eragilek
Frantziako eta Espainiako Gobernuak gatazka politikoaren konponbidea oztopatzen ari direla salatu dute
Langile Abertzaleen Batzordeak, EILASek, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak eta Ezker Abertzaleak Julen Mujikaren atxiloketa salatzen duen eskutitza kaleratu dute. Donostiarra eta harekin batera atxilotutako Ihintza Oxandabaratz aske uzteko eskatu dute.
Era berean, Frantziako eta Espainiako Gobernuek gatazka politikoaren konponbidearen kontrako norantzan doazen erasoak besterik ez dituztela eman aitortu dute. Jazarpen politikoarekin amaitu behar dutela eta presoak etxeratzeko pausoak eman behar dituztela adierazi dute.


