Bizipoza erakusketara bisita gidatua egingo dute
Javier Mariscal artista grafikoaren lanak ikusgai daude urtarrilaren 29a arte, Kubo aretoan. Mª Jose Aranzastiren eskutik, bisita gidatua egiteko aukera egongo da, urtarrilaren 14an, 18:00etan. Parte hartzeko, aurrez erreserba egin beharra dago, aretoan bertan edo 943-012 400 telefonoan.
