Serratek eta Sabinak kontzertua emango dute belodromoan
‘La Orquesta del Titanic’ diskoa aurkeztuko du bikoteak, datorren uztailaren 12an
Joan Manuel Serrat eta Joaquin Sabina abeslariek elkarrekin kontzertua eskainiko dute, Anoetako belodromoan. Izan ere, Euskal Herrira iritsiko dira, udaran egingo duten biran, La Orquesta del Titanic diskoa aurkeztuz. Elkarlanean osatu duten diskoa, datorren otsailaren 7an iritsiko da disko dendetara. Donostiako kontzertua, uztailaren 12an izango da, eta ondoren, Iruñea eta Bilbora joango dira. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, Ticketmaster eta Kutxanet webguneetan.


