Giza Eskubideen Zinemaldiko epaimahairako izen emate epea zabaldu dute
Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako irabazlea erabakiko dute, aurten ere, 18 eta 30 urte arteko epaileek
Datorren apirilaren 20tik 27ra, Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia izango da. Aurreko urteetan bezala, epaimahai gazteko kide izateko aukera izango dute, 18 eta 30 urte bitartekoek. Hala, epaile horien esku geratuko da, Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako irabazlea erabakitzea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko epaimahaiko kide izateko izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 18ra arte. Informazio gehiagorako, www.cineyderechoshumanos.com webgunea bisitatu daiteke, edo 943-48 19 75 telefonora dei daiteke. Gainera, zinemaldiko film eta jarduera guztietan parte hartzeko aukera izango dute epaimahaikideek; eta EHUko ikasleei aukera askeko kredituak lortzeko balio izango die.
