Geltokiak murriztuko ditu La Estellesak
La Estellesak Logrono eta Donostia arteko herriz herriko zerbitzua etengo du. Astelehenetik ostiralera, 7:45etan eta 16:00etan, Logroñotik eta, 8:30ean eta 16:30ean, Donostiatik ateratzen ziren autobusek bidean zeuden beste hamahiru herrietan geratzeari utziko diote. Bada, astelehenetik aurrera herri horiek autobus zerbitzurik gabe geratuko dira. Kaltetutako herritarrek, beraz, Logroño ala Lizarra aldera jo beharko dute autobusa hartzera. Autobidetik egiten diren zerbitzuetan, ordea, aldaketarik ez dela egongo jakinarazi du enpresak.
