176.676 lagunek bisitatu dituzte Kutxaren erakusketa aretoak
2011. urtean, 176.676 bisitari izan zituzten Kutxak Donostian dituen bi erakusketa aretoek. Zehazki, Kubo Kutxa aretoak 499 jarduera didaktiko egin zituen, eta 10.845 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen. Kubo Kutxan, gainera, bost erakusketa egon ziren ikusgai 2011. urtean, eta 119.000 lagunek baino gehiagok ikusi zituzten: Jai-Alai. Euskal Pilotaren Edertia, 3.962 bisita; San Sebastian, 20.603 bisita; Itsasurdin, 22.148 bisita; Chagall. Sans Dessus Dessous, 48.037 bisita; Bizi Poza. Mariscal, 24.430 bisita.
Bestetik, Kutxak Donostian duen beste erakustoki handiak, Boulevard aretoak, 57.676 bisitari izan zituen 2011. urtean sustaturiko sei erakusketetan.
