Deusto Business Schoolen jardunaldiak, Deustuko Unibertsitatean
Deusto Business Schoolen 125. urteurrena ospatzeko, hiru mahainguru egingo dituzte, gaur eta bihar artean, Deustuko Unibertsitatean. Hauetan, 180 bat ikaslek parte hartuko dute, hainbat aditurekin batera, ekintzailetasunaren inguruan hausnarketa egiteko. Lehen saioak iraunkortasuna, ekintzaletasuna eta Agenda Globala izango ditu aztergai; eta ikasleekin batera, Los blanqueadores liburuaren egile Liliana Pinedak, Medicos Sin Fronteraseko zuzendari Aitor Zabalgogeazkoak eta Inditexeko Gizarte Erantzukizun Korporatiboko lehendakariorde ohi Javier Chercolesek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, 2000-2010: Jasangarritasunaren aro berria izango dute gogoetagai.
