Haurrek Internet hobe nola erabili aztertu dute
Gaur ospatzen da Interneteko Segurtasunaren eguna, eta horren harira, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duen EU Kids Online proiektuaren txosten berri bat ezagutarazi dute. Honen arabera, arriskuak murrizteko eraginkorragoa da gurasoek beren seme-alaben Intereneteko jardunean aktiboki parte hartzea, honen erabilera mugatzea baino. 25 herrialde europarretako 25.000 haurri eta hauen aitari edo amari egindako elkarrizketetan oinarrituta, mina eta arriskua murrizteko hainbat estrategia zehaztu dituzte ikertzaileek.
