Lurraldebusekin autobus aldaketak egin daitezke gaurtik aurrera
Lurraldebuseko eta Donostiabuseko txartelek abantaila berberak izango dituzte gaurtik aurrera hiriko autobusetan. Gazteei, adinekoei, elbarriei edota gizarte txartela erabiltzen dutenei Lurraldebusek eskaintzen dizkien beherapenez gozatu ahal izango dute hiriko autobusetan. Donostiabusek eskaintzen dituen doako autobus aldaketak ere Lurraldebuseko txartelarekin egiteko aukera egongo da, halaber.
