Martxoaren 11n izango da lehen Kross Berdea
Martxoaren 11n, 10:00etan, abiatuko da Kross Berdea Perla ondoko Vinuesa plazatik; eta 6,7 kilometroko ibilbidean ibaia, Zurriola eta Kontxa hondartzak eta Egiako parkea igaroko ditu. Izen eman nahi dutenek Krossberdea.com webgunean eman behar dute izena. Eskuratutako txiparen arabera, 9 ala 11 euro ordaindu behar dira. Martxoaren 11ko lasterketan, beraz, plastikozko hesiak beharrean konoak egongo dira, pintura kutsagarririk ez da izango, musika lasaigarria entzungo da bozgorailuetatik eta autoa etxean uzteko korrikalariek Donostiabuseko autobusetara doan igoko dira.
Izen emate bakoitzeko euro bat Igeldoko Mendizorrotz eremuan zuhaitzak landatzeko bideratuko dute. Antolatzaileek, gainera, korrikalarientzat jada baliagarria ez den kirol arropa jaso nahi dute Saharara bidaltzeko.
