Mogambo aretoa musikaz beteko dute gaur eta bihar
Hainbat kontzertu izango dira gaur eta bihar Mogambo aretoan, 21:00etan. Gaur, Motorsex (Sex Pistolen bertsioak) eta Intxaurrondoko NPJ taldeak eta Amarako Goto abeslaria izango dira. Bihar, berriz, Nuevo Catecismo Catolico, Discipulos de Dionisos, Safety Pins, Lobo Electrico eta Los Galerna ariko dira. Biharko kontzertuetarako sarrerak agortuak daude, baina gaurkorako oraindik eskuratu daitezke.


