Oscar sarien ekitaldia Principe zineman botako dute zuzenean
Koskars izeneko jaia egingo dute Principe zineman, igandean. Bertan, zuzenean botako dute Oscar sarien ekitaldia, eta pantailan erraldoian jarraitzeko aukera egongo da. Parte hartu nahi duen ikusle guztientzako zabalik egongo da ekitaldia, eta gainera, euskal kultura eta zine munduko pertsonaia ezagunak bertan izango dira. Partaideek alfonbra gorrian barrena igarotzeko aukera izango dute, eta kopak, garagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da, besteak beste.
Bide batez, hirugarren aldiz Oscarra jasotzeko izendatua dagoen Alberto Iglesias musikari donostiarrak saria lortzen duen ikusteko aukera egongo da.
Ekitaldirako sarrerek 15 euro balio dute. Principeko leihatilan edo honako webguneetan eskuratu daitezke sarrerak: www.koskars.com eta www.gruposade.com.


