Zubia, urtebetez ibaiaren ondoan
Juan Luis Agirre eta Lourdes Lopez eguraldi ona dagoenean igarotzen dira bertatik. Amaratarrei «primerakoa iruditzen zaie burdin zubia izan zena Urumea ondoko pasealekuaren bi altuerak lotzeko erabili izana.
Amada Vicente eta Socorro Miguel Loiolako erretiratuak dira, eta bat egiten dute Amarako auzotarrekin. Vicentek azaldu duenez, «oso ondo iruditzen zaigu zaharberritzeekin zerikusia duen guztia». Horri inguruarentzat duen balioa erantsi dio Miguelek. «Oso pasealeku ederra gelditu da, oso pozik gaude, Loiolatik Amararako bidea era atseginean egin daitekeelako».
«Padura modukoa»

Burdin zubiak pasabide lana eta ondarearen erakuslea izatea bateratzen ditu orain. (Argazkia: Mikel Goñi).
Urumea ondoko paseoa egiten duenean gogora etortzen zaio Loiolako Erriberaren aurreko itxura. «Hau guztia padura modukoa zen, ibai ertza. Justu hor lantegi gutxi batzuk zeuden, baina beste ezer ez», dio Gregorio Ordoñez kalearen bukaerarantz keinua eginez.
Amaratarren nahia betea Duela urte bete inauguratu zuten burdin zubiarekin Urumearen ondoan egindako pasabide berria. Egitura berriak ez ditu lotzen ibaiaren bi ertzak, baina harremanetan jartzen ditu pasealeku beraren bi altuerak. Aukera horrek erantzuna eman zien Amarako bizilagunek egindako eskaerari. Izan ere, hiriaren errepide azpiegiturak berritzen ari ziren garaian, auzoaren ikurretako bat izan zen eraikuntza desagertzear zegoen; amaratarrek kontserbatzea eskatu zuten.
Duela urtebete berrinauguratu zuten zubiak bi tarte ditu: erabilgarri dagoena; eta, ondoan, industria ondarea erakusten duena. Biak burdin zubiaren zatiekin eginak.
Zubiaren jatorrizko inaugurazioa 1864. urtean egin zuten, trenbidearen parte bezala. Urteak joan ahala hainbat aldaketa izan zituen. 2008aren apirilean, autoek erabiltzen zuten tartean itxi egin zuten, eta bestea oraindik ere trenek erabiltzen dute. Hain zuzen ere, duela lau urte itxitakoa da gauez eta egunez Urumea ibaiaren ondoan paseo zoragarria egitea ahalbidetzen duena, beti ere eguraldia lagun.



