Alberto Arcek hitzaldia emango du bihar
Urtebete da udaberri arabiarrak eztanda egin zuela. Ekialde Hurbileko herrialde horietan gertatu zena ulertzeko hitzaldi sorta antolatuko dute urtean zehar. Bere ikuspuntua azaltzen lehena Alberto Arce kazetaria izango da. Bihar emango du hitzaldia, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Arcek Argentina, Bolivia, Palestina, Libano, Irak eta Libian egin du lan eta Europako Anna Lindh saria eskuratu du, besteak beste.
