Rulo y la Contrabanda taldearen kontzerturako sarrerak agortu dira
Rulo y la Contrabanda taldea, hots, La Fugako abeslari ohia, Antzoki Zaharreko taula gainera igoko da larunbatean, 20:00etan. Emanaldiak ikusmin handia sortu du, sarrera guztiak agortu baitira. Kontzertu bat baino gehiago izango da larunbatekoa, musika eta antzerkia uztartuko baitituzte. Zazpi hiri zapalduko dituen biraren lehen hitzordua izango da Donostiakoa.


