Nafarroa hiribideko bidegorriaz galdetuko du PPk
Mugikortasun sailak Nafarroa hiribidean bidegorria eraikiko duela jakinarazi du. Aurten, bidegorrietarako bideratuko duten dirua soilik bidegorri horretan inbertitzeko izango ote den galdetuko dio PPk udal gobernuari. Antso Jakitunaren hiribidean edota Aita Donostian bidegorria egokitu beharra dagoela eta Grosekoa zergatik den lehentasun jakin nahi dute.


