Udal langileek hiru jaiegunetan lanera joateko aukera izango dute
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, udal langileek, hala nahi badute, urriaren 12an eta 25ean eta abenduaren 6an lanera joateko aukera izango dute. Hiru jaiegun horiek urteko beste edozein egunetan hartzeko aukera izango dute. LABek erabakia txalotu du; PPko Ramon Gomezek, aitzitik, «legez kanpokoa» eta «lotsagarria» dela esan du.


