Eskubide berdintasuna oinarri duen gizarte aldaketa aldarrikatu dute
Koordinadora Feministak emakumeak erabakiguneetatik kendu nahi dituztela salatu du.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako Koordinadora Feministak, urtero egiten duen moduan, bere aldarrikapenak ezagutzera eman zituen agiri batean. Plazandreok, Garaipen, Bilgune Feminista, Mugarik gabe eta Medeak talde feministekin batera, LAB, ELA, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek parte hartzen dute Koordinadoran. Adierazpena arratsaldeko manifestazioan irakurtzea aurreikusita zuten.
Egoera ekonomiko kaskarraren aitzakian hartutako neurriek, krisia “eskubideen krisi” bilakatu dutela nabarmendu zuten. Izan ere, murrizketa ekonomikoek eskubideen mugatzea ekarri baitute. Talde feministen ustez, hauek gehien pairatzen dituztenak, besteak beste,”Hezkuntza, zerbitzu sozialak, gazteentzat etxebizitzak lortzeko politikak, pentsioak, alargunen edota etorkinen eskubideak” dira. Ondorioz, erabakiak klaseen eta sexu-generoen arteko bereizketa nahiz desberdintasuna areagotzen ari direla ohartarazi zuten. “Krisi sozial eta matxistari aurre egiteko” gizarte eraldaketa ezinbestekotzat jo zuten: “Eskubide berdintasunean oinarritutako aldaketa soziala nahi, behar, aldarrikatu eta exijitzen dugu”.
Erabaki ekonomikoez harago ere, eskuineko alderdi kontserbadoreek ezker feministak lortutako eskubideak “mehatxatzen” dituela ere ohartarazi zuten idatzian. Atzerapausoen artean gauzatu nahi duten abortuaren legearen erreforma edota LGTBQI –Lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer eta intersexual– kolektiboaren eskubideen inguruan planteamendurik ez izatea aipatu zituzten. Halaber, genero indarkeriaren aurkako neurriek eta legeek “biktimizazioa” bultzatzen dutela salatu zuten; eta, ildo beretik, erasoak jasan dituzten emakumeak babesteko hartutako “neurri polizialek” euren askatasuna mugatzen dutela.
Eskuinari aurre egiteko eta egoera zuzentzeko irtenbidea eraldaketa feminista izango dela uste dute Koordinadorako kideek. Horregatik, emakumeak “erabakiguneetatik kendu eta etxera bidaltzeko nahia” gaitzetsi eta emakumerik eta feministarik gabe berdintasunerako politikarik ezin dela egin aldarrikatu zuten. “Emakumeok erabakiguneetan egon behar dugu, eta egongo gara”. Sexu-genero gatazkari “izaera politikoa” eman, eta matxismoarekin amaitu nahi bada “gatazka” gisa identifikatu behar dela adierazi zuten.
Mugimendu feminista krisian ez dagoela gogoratu, eta abian den gizarte aldaketan emakume guztiak “gaude eta egon behar dugu” baieztatu zuten. Justizia soziala lortu arte borrokan jarraitzeko asmoa dute, eta horren erakusgarri, berriki, atzera botatzea lortu duten Emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta biktimak artatzeko eta osatzeko lege aurreproiektua.
“Antolatu eta borrokatu”
Arratsaldeko manifestazioa eguneko ekintza nagusia zen arren, bestelako aldarrikapen ekintzak ere izan ziren egunean zehar. ESK sindikatuak, esaterako, elkarretaratzea egin zuen eguerdian Bulebarrean. Bretxa parean langileen ordezkariek borroka feministaren aldeko eta lan erreformaren aurkako oihuak izan zituzten ahoan, protestak iraun zuen ia ordu erdian. Antolatu eta borrokatu. Orain inoiz baino gehiago leloa zuen pankarta emakumeek bakarrik eusten zuten arren, hauen atzean berrogei bat laguneko taldean gizonak ere baziren.
Oinezkoen artean xingola moreak eta esku-orriak banatu zituzten. Bertan, “emakumeek jasaten dituzten desberdintasun egoera bereziak” bazterrean uzten dituela adierazi zuten.