Euskal literaturako emakumeen inguruan ariko da Irati Retolaza
Bagerak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu dute San Telmo museoko hitzaldia
Asteazken Kulturalen harira, Emakume ahotsak euskal literaturan hitzaldia antolatu du Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Euskal Herriko Bilgume Feministaren laguntzarekin. Horixe izango da martxoko Asteazken Kulturalaren gaia, eta Iratxe Retolaza idazle donostiarra izango da hizlaria.
Hitzordua gaur bertan izango da, martxoak 14 (19:30), San Telmo Museoan. Sarrera doakoa izango da eta nahi duen guztiak izango du joateko aukera.
Azken hamarkadan euskal literaturako emakume sortzaileen kopuruak gora egin duela izango da hitzaldiaren oinarria. Hala ere, ahots eta estetika berri horien ekarpena behar bezala baloratu eta ulertzeko, beharrezkotzat jotzen dute euskal literaturaren historian murgiltzea. Hau da, orain arte emakume ahotsek izan duten lekua eta jorratu dituzten estetikak kontuan hartzea garrantzitsua dela diote. Kontuak hala, hitzaldian zenbait emakume sortzaile garrantzitsuren ekarpena ezagutaraztea izango dute helburu.


