Gros Xake Taldeak Euskal Ligako hamargarren titulua eskuratu berri du
Azken jardunaldian Bilboko Conteneo Haitzak taldeari 4-0 irabazita, lehen postuan mantendu da
Gros Xake Taldeak Ohorezko Mailako Euskal Liga irabaztea lortu du, hamargarren urtez. Conteneo Haitzak taldeari irabazi zion azken lehian, 4-0. Hala, Sestaorekiko zuen 0,5eko aldea mantentzea lortu zuen. Azken urteetan Sestao izan da Grosekoen aurkari zuzena, fitxaketa asko egin dituen taldea baita. Hala ere, aurtengoan behintzat, aurrea hartu dio talde donostiarrak.
Azken jardunaldia, Sestaoko kiroldegian jokatu zuten Ligako hamar taldeek. Sestaok alde berarekin irabazi zion Irungo Batalla taldeari, 4-0. Hala ere, Grosek lan bikaina egiteari esker, titulua eskuratu zuen. Honako laukotearekin jokatuko zuen azken jardunaldian Gros Xake Taldeak: Ruslan Ponomariov (munduko txapeldun ohia), Hitxam Hamdutxi, Alejandro Franco eta Santi Gonzalez. Hirugarren posturako lehia bizia egon zen, eta Ruta de Europak kostata heldu zion Altzaga Leioari.
Easok maila galdu du
Ospakizunaren eta zoriontasunaren beste aldean, ordea, Easo talde donostiarra dago. Izan ere, azken jardunaldian Zuri Baltzaren aurka 1-3 galdu ostean, Ohorezko Maila galdu, eta jaitsiera biziko du, Altzaga Leioarekin batera. Iruñeko Donibanek eta Zornotzak beteko dituzte bi postu horiek datorren denboraldian.
Euskal Liga: Sailkapena
1. Gros. 29,5 puntu.
2. Sestao. 29,0 puntu.
3. Ruta de Europa. 20,5 puntu.
4. San Viator. 20,0 puntu.
5. Batalla. 18,0 puntu.
6. Conteneo Haitzak. 17,0 p.
7. Zuri Baltza. 13,0 puntu.
8. Orvina. 12,5 puntu.
9. Easo. 10,5 puntu.
10. Altzaga Leioa. 10,0 puntu.


