Jaurlaritzak Txomin Eneako hirigintza egitasmoan inbertituko duela berretsi du
Betebeharrak finkatzeko hitzarmen bat sinatuko dute; bi aste barru bidaliko dio udalak zirriborroa
Txomin Eneako hirigintza egitasmoa aurrera ateratzeko prest daudela argitu dute udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Aurreko udal gobernuarekin hitzartutakoaren arabera, jaurlaritzak sei milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa zuen. Bilduk ez zuen argi jaurlaritzak bere asmoei eutsiko ote zien ez ala ez, eta, atzo, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak Mari Paz Larrumbide Etxebizitza sailburuordearekin izan zuten bileran, Eusko Jaurlaritzak Txomin Enean inbertituko duela berretsi dute. Udal ordezkariek «albiste ona» dela esan dute, «hiriarentzat estrategikoa den egitasmoari indar gehiago ematen diolako».
Jaurlaritzak, era berean, Txomin Eneako egitasmoa garatzeko etxez aldatu behar duten bizilagunei Morlansen etxea eskainiko diela jakinarazi du. Erakunde bakoitzaren betebeharrak zeintzuk izan behar duten finkatzeko, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritza hitzarmen bat sinatuko dute. Hamabost egunetan bidaliko dio udalak zirriborroa.


