Koldo Almandozen eta Isabel Hergueraren lanak hautatu dituzte Kimuak katalogorako
Bi donostiarren film laburrez gain, beste bost aukeratu ditu Euskadiko Filmategiak
Euskadiko Filmategiak Kimuak 2012 katalogorako zazpi film hautatu ditu. Lehiaketara 66 lan aurkeztu ziren, eta Maialen Beloki, Josemi Beltran, Pilar Garcia Elegido, Edurne Ormazabal eta Angel Sala adituek osatutako epaimahaiak izan du onenak hautatzearen ardura. Koldo Almandoz eta Isabel Herguera donostiarren Deus et Machinaeta Bajo la almohada hautatu dituzte, honako beste bost lanekin batera: Mikel Ruedaren Agua!, Ander Mendiaren Beerbug, Jesus Maria Palaciosen Casa vacia, Paul Urkijoren Los Monstruos no existen eta Martin Roseteren Voice over.
Hergueraren lana Indiako ospitale batean girotua dago, Koldo Almandozena, berriz, apokalipsiaren hausnarketa poetikoa da.
