Mendiari buruzko filma, Vasco de Campingen
Mendia eta naturari buzuzko zikloan hainbat film labur eta dokumental eskaintzen dituzte Vasco de Camping elkartean.
Gaur, osteguna, Hiru eskalada klasiko eskainiko dute. Rafa Zuza eta Urko Garbizuren filma da, eta Rabada eta Navarro harkaitzetan irekitako bideetan gora egindako igoera ikus daiteke bertan.
Emanaldia 19:00etan izango da, elkartearen egoitzan, Prim kalean.


