Sexu eta ugalketa eskubideak aztertuko dituzte Emakumeen Etxean
Gaur, asteazkena, sexu eta ugalketa eskubideen inguruan arituko dira Emakumeen Etxean. Kirsten Lattrich, genero gaietan aditua, eta Arantza Campos, Plazandreok taldeko kidea izango dira mahai inguruaren gidari.
Europa mailako sexu eta ugalketa eskubideen gaineko ikuspegi panoramikoa. Euskal Herriko mugimendu feministaren borroka abortuaren alde, horrela deitu diote eztabaidarako gaiari. Solasaldia Emakumeen Etxean (Okendo 9) izango da, 18:30ean.


