
Kalapiek, Martuteneko Auzo Elkartearekin batera, Urumea bideratzeko proposamen alternatibo bat aurkeztuko du bihar, ostirala. Ibaian egin beharreko lanen inguruko oinarrizko irizpideen inguruan hitzegingo dute: uholdeen aurkako babesa, aisialdi guneen sorkuntza, bioaniztasunaren zaintza, Urumea inguruko oinezko eta bizikleta bidezko ibilbidearen luzapena, Donostiako erdigunetik ibaiertzean dauden auzo eta herrien arteko loturak…
Kalapiek ibaiak natur gune eta aisialdi gune gisa duen garrantzia plazaratu nahi du bilera honetan. Herritarrentzako berreskuratu nahi duen gunea da Kalapierentzat. Bihar, ostirala, elkartuko dira Etxarriene auzo etxean, 19:00etan.