Azken hiru partidetarako eskaintza berezia egin du Realak
Realaren bigarren itzuliak zale txuri-urdinen artean sortu duen grina eta ilusioa ikusita, klubak eskaintza berezia jarri du Anoetako azken hiru partidetarako. Hala, datozen etxeko hiru lehietarako bono berezi bat salmentan jarri dute, hau da, Valentzia, Granada eta Real Madrilen aurkako partidak ikusteko. Azken batean, realzaleek Anoeta betetzea nahi du klubak. Hiru partidetarako balioko duen bonoa lortzeko ezinbestekoa da Realaren bulegoetatik igarotzea, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.
HIRU PARTIDETARAKO BONO BEREZIA:
Helduak
- Goi tribuna 135€
- Behe Erdiko Tribuna 105€
- Albokoa 80€
- Behekaldeko fondoa 60€
- Tribuna 25€
- Fondoak 15€