Bihotzeko gaixotasunak dituzten pertsonen topaketa. (Argazkia: Bihotz Bizi Elkartea)
Aurreko topaketek izan duten arrakasta ikusirik, Bihotz Bizi elkarteak bihotzeko ebakuntza izan duten pertsonen topaketa berri bat antolatu du hirugarren aldiz. Bihar, asteartea, izango da bilkura Poliklinikako ekitaldi aretoan, 17:30ean. Sarrera doan izango da.
Bihotz Bizi elkartearen helburua bihotzeko gaixotasunak dituzten pertsonak edo bihotzeko ebakuntza jasan duten pertsonak elkartzea da, eta bakoitzak bere esperientziak partekatuz elkarri laguntzea. Hirugarren topaketa honetan Elena Yanguas osasunaren psikologian adituak hartuko du parte. Gainera, ebakuntza izan duten hiru pertsonek ere beren bizipenak kontatuko dituzte.