Hiriko irteera, Karlos I.aren kalean. (Argazkia: Nagore Koch)
Eusko Jaurlaritzak gune honen konponbidea jorratzeko erakundeen arteko bartzordean parte hartzeari utziko diola komunikatu du.
Donostiako Udalak Karlos I.aren kaleko tunelari edo errepide irteerari konponbidea bilatu asmoz, hitzarmen bat proposatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Udal gobernuak jakinarazi duenez “azpiegitura hau kentzea ezinbestekoa da” Amara auzoa egituratzeko. Hala, lan hau lehentasunen artean kokatzen duela azaldu du.
Izan ere, jakinarazi dute, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Eusko Trenbide Sarea (ETS) erakundeak komunikazio bat igorri duela, Karlos I.aren kaleko konponbidea jorratzeko erakundeen arteko batzordean parte hartzeari uko egiten diola azalduz. Udal gobernuak “atsekabez” hartu du erabakia, baina aldundiarekin elkarlanean jarraituko du, konponbide bila.
Martutene erabakigarri
Aldaketa honek ordea, trafikoari dagokionez konplexutasunak dituela argi dute aldundi zein udalak. Horretarako, lehen pausoa trafikoaren azterketa egitea da eta aldundiak, “Martuteneko biribilgunearen edukiera eta soluzio azterketa” esleitu du. Azaldu dutenez, azpiegitura hori ezinbestekoa da Karlos I.aren kaleko tunela kendu ahal izateko; “Amarara sahiesbidetik doazenek ospitalera doan lotune berria erabiliko lukete Martuteneko biribilgunera joateko eta bertatik Amarara, biribilgunea trafikoz lepo geldituz”, azaldu dute. Hala, “hori ekiditeko erreformatzea” ezinbestekoa dela uste dute.
Hala, aldundiak Martuteneko biribilgunearen proiektua idazteko konpromisoa hartu du, 300.000 euroko aurrekontuarekin. Hala, biribilgunea trafiko handiagoa jasotzeko gai izatea lortu nahi dute. Hori bera 2014rako egitea aurreikuste dute.