Parke txiki bat egingo du udalak Eskalantegi eskolaren atzealdean
Aurrekontua 27.542 eurokoa da; lanak hasi dituzte dagoeneko eta aste honetan bertan amaitzea aurreikusten dute.
Azpiegitura eta Hiri Mantenuko departamendua Eskalantegiko eskolaren atzean dagoen lursailean borobil formako parke txiki bat egiteko lanak egiten ari dela jakinarazi du udal gobenruak.
Udal teknikariek kalkulatzen dute 27.542 euroko aurrekontua daukatela obra hauek eta aste honetan bertan bukatuko dituztela. Parkeak oso diseinu sinplea izango duela jakinarazi dute, eta argiteria, hormigoizko lauzaz osatutako bidexka eta zenbait banku izango ditu.
Bestalde, azaldu dute, lan txikiak egiten ari direla, besteak beste, Loiolan zebrabidetik pasabideraino doan bidea babesteko hormigoizko zintarriak jartzen, edota Txaparrene pasealekuko galtzada-harriak hobetzeko.