Igarako kanpinean hasitako lanak. (Argazkia: Haritzalde)
Behar diren baimen guztiak ez dituztelako eman du agindua; Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, duela egun batzuk salatu zuen gauza bera.
Donostiako Udalak Igarako Kanpineko obrak gelditzeko agindua eman du. Azaldu dutenez, salaketa bat jaso dute eta lur mugimenduak antzeman eta gero, eman dute agindua. Lanei ekiteko baimen guztiak ez zituztela azaldu dute.
Haritzalde Naturzale Elkarteak ere, lanak ilegalki hasi zituztela salatu zuen duela egun batzuk.
Pasa den ostirala, apirilaren 12an, Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek Udaltzaingoari bertara joateko agindua eman zion, obrak hasi ote ziren susmoak zuzenak ziren konfirmatzeko. Horretarako txosten bat egitea eskatu zuen.
Dokumentua gaur goizean igorri diote Hirigintza departamenduari eta bertan salaketak zioena konfirmatu dira. Obra Ingurumen eta Arkitekturaren baimenik gabe hasi dira, horregatik, eteteko agindua eman dute, horri dagokion isun expedientearekin.