Txistulari Bandaren kontzertu berezia
Bihar, asteartea, kontzertu berezia eskainiko dute Udal Txistulari Bandako kideek. Ohikoak dira beraien igandetako saioak: Dianak goizean goizetik eta kontzertua eguerdian Konstituzio plazan. Biharko, ordea, saio berezia izango da; helduentzako propio antolatua.
Plus 55 taldeak antolatutako saioa Musika eta Dantza Eskolan izango da, bihar, goizeko 11:30ean.


