Martuteneko futbol zelaiko belarra aldatzen ari dira
Udalak aurreratu zuen moduan, Martuteneko futbol zelaia berritzen hasi dira aste honetan. Belar artifiziala “oso egoera txarrean” zegoela zioten, eta ondorioz, hori kendu eta belar berria jartzen ari dira hainbat langileren artean. Bide batez, ureztapen sistema ere aldatzeko asmoa dute, eta hilabete bukaerarako lanekin bukatzea aurreikusi dute. Martutene Kirol Elkarteak kudeatzen du zelaia, baina hiriko futbol talde askok erabiltzen dute.
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)






