Sinadurak udaletxera eraman dituzte gaur goizean.
Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikinaren aldeko sinadurak eraman dituzte udaletxera. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikina bota eta etxebizitza berriak egiteko asmoak zeresana sortu du
Grosen. Eraikin berezia dela defendatuz, sinadura bilketa bat jarri dute abian eraikina botatzea saihesteko.
Bilketa horren bidez jasotako 5.000 sinadurak gaur eraman dituzte udaletxera. Hirigintza proiektuez haratago, eraikina mantendu nahi dute.
Hiri ondarea babesten duen
Ancora taldeko kideak ere bertan izan dira. Monserrat Forneilsek gogoratu du Mirakruz kaleko eraikina mende hasierako dela.
Morales de los Rios arkitektoak diseinatu zuen; egun udaletxea den eraikina diseinatu zuen egile berak.
Barnealdean etxebizitzak eraiki arren, gutxienez
fatxada mantendu beharko litzatekeela uste du Forneilsek: “ulertzen dugu eraikinaren jabeek negozioa egin nahi izatea, baina ezin da negoziorik egin hiri honen hiri ondarea aintzat hartu gabe”.
Ancora taldeko kideak minduta agertu dira eraikinaren moldaketa proposamenarekin, hori ez litzatekeela bere balioa mantentzea argudiatuta: “zer irudituko litzaizueke Artzain Onaren eliza bota eta bere ordez eraikin moderno bat egingo balitz, baina puntan amaitua, aurrekoaren antza izan dezan?; hori ez da hiri ondarea mantentzea”, esan du Forneils-ek.
https://youtu.be/eQm8sspb9cM