'Gatz gehiago'
Bide ilun, hotz eta artifizialenetan ere goxo sentiarazten zaituztenak badira. Atzera bueltarik gabeko bideetan zure kabuz ikusteko gai ez zaren bide zidorrak aurrean jartzen dizkizutenak. Bizitzari drama kendu eta gatza jartzen diotenak. Identifikatzea eta eskertzea. Beraiekin konpartitzea, bizitzako opari txiki erraldoi horietako bat da.