Baserritarren postuak Bretxara itzuli dira karpa berri eta handiagoarekin
Hiru egunez salmentarako aukera gabe egon dira Bretxako baserritarrak. Ez daude oso gustura bizi behar izan duten egoerarekin.
Hiru egunez salmentarako aukera gabe egon dira Bretxako baserritarrak. Azkenik, gaur goizean ireki ahal izan dituzte hamahiru postuak Arrandegi eraikinaren aurrean. Karpa handiago bat jarri diete, hiru metro zabalagoa dena. Aurreko karpa denboraleak suntitsu zuen pasa den asteburuan.
Karpa berria jartzeko lanak espero baino gehiago luzatu dira, eta baserritarrak ez daude gustura bizi izan duten egoerarekin. Batez ere, informazio falta salatu dute, eta postua duen batek atzo bertan jakin zuen euren postuen erantzukizuna Abastos promotorearena dela, eta ez udalarena. Hain zuzen ere, Abastos bera arduratu da karpa berri eta sendoago bat jartzeaz.
IRUTXULOKO HITZAk baserritarren postuekin gertatu denaren erreportajea prestatu du, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.