Ibilgailu batek emakume bat harrapatu du Loiolan
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, anbulantzia batek emakume bat harrapatu du Loiolan, Aralar Mendilerroaren kalean, 8:00ak aldera. Biktima patinete elektriko bat gidatzen ari zen oinezko pasabide batetik, ibilgailuak harrapatu duenean. Emakumeak ez du konortea galdu, eta gertakariaren lekuan bertan artatu dute, ondoren ospitalera eramateko.