Indarkeria matxista leporatuta, gizon bat espetxeratu dute
Altzan gertatu zen erasoa, joan den larunbatean. 39 urteko gizon batek bere neska lagun ohiari eraso egin zion, eta jo egin zuen. Aurrekariak zituen indarkeria matxista delituarengatik, eta epaileak agindutako urruntze agindua urratu zuen.
Erasoa Altzako etxebizitza batean izan zen. Ertzaintzak dei bat jaso zuen, baina etxebizitzara joan zirenean emakumea bakarrik aurkitu zuten. Emakumea osasun zentro batean artatu behar izan zuten, hainbat lesio eta kolpe zituelako. Erasotzailea etxebizitzatik gertu atzeman zuen Ertzaintzak, eta atxilotu egin zuen.
Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen, eta igandean epailearen aurrean deklaratu ondoren, behin behineko espetxealdia ezarri diote.