Txaparrene pasealekua itxiko dute bihar arte, pasarela desmuntatzeko
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, trenbidearen gainetik igarotzen den pasabide bat desmuntatuko dute gaur Intxaurrondon, eta horretarako, Txaparrene pasealekua itxiko dute gaur 21:00etan. Hain zuzen, Parada Baserria kaleko 46. zenbakiaren parean dagoen pasarela kenduko dute, eta makina astunekin lan egingo dutenez, oinezkoentzako, txirrindularientzako eta ibilgailuentzako pasabidea moztu beharko dutela iragarri dute.
Lan horiek bihar amaitzea aurreikusten dute, beraz, Txaparrene pasealekuaren itxierak bihar arte iraungo du. “Eguraldi txarra izanez gero, desmuntatze lanak beste data batera atzeratu daitezke, eta, hala balitz, dagokion moduan jakinaraziko litzateke”, jakinarazi du udalak.