Barrexerkak ikuskizun berria egingo du
Barrexerkak ikuskizun berria egingo du: azaroaren 10ean izango da, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. (Argazkia: Iñaki Agirre) Barrexerkak ikuskizun berria egingo du: azaroaren 10ean izango da, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Umorezko antzerkia eta esketxak uztartzen dituen talde donostiarrak gaztez bete izan ditu antzokiak, ez soilik Donostian; baita beste herri batzuetan ere. Oraingoan, emanaldi berria aurkeztuko dute hiriko Antzoki Zaharrean. Emanaldiaz gozatzeko, aldez aurretik sarrerak erostea komeni da; 3 euro balio ditu sarrera bakoitzak.


