Ernaik kontzentrazioa egingo du, "bizitza sostengagarriaren alde"
'Gure hautua, bizitzak' lelopean elkartuko dira Bulebarrean, "bizitza sostengagarrien alde" egiteko. (Argazkia: Ernai) Ernai gazte antolakundeak kontzentrazioa egingo du Bulebarrean, azaroaren 19an, 20:00etan. Gure hautua, bizitzak lelopean elkartuko dira Bulebarrean, “bizitza sostengagarrien alde” egiteko. “Garraio publikoa indartzeko, hezkuntza ratioak jaisteko, alokairuen ordainketak eteteko, lanpostuak defendatzeko, oinarrizko errenta defendatzeko eta kriminalizazioa gelditzeko” eskatuko dute, besteak beste.


