2021 Martxoko programazioa
Kresala zineklubak 2021-eko martxorako prestatu duen egitaraua
Olatu eta olatu artean Kresal usainaz zinema aretoak betetzeko lanean gabiltza zineklubetik, horretarako formatu eta gai desberdinez zipriztindutako aukeraketa dakargu hilabete osorako. 5 luzemerai eta laburmetrai bat izango ditugu Trueba areto eta Lugaritz Kultur Etxean.
Hilabetea Donostiako azken zinemaldiko Zabaltegi sailetik pasa zen The trouble of being born-ekin hasiko dugu. Martxoan zehar emakumeek protagonismo handia izango dute, bai egileen kasuan baita protagonista eta gaietan ere. lehenengo ale honetan Elli neskato androidea ezagutuko dugu, eta makina eta gizakiaren arteko mugez hitz egiteko balioko digu.
The Trouble With Being Born (2020) 94 min. Austria.
Zuzendaritza: Sandra Wollner
Gidoia: Sandra Wollner, Roderick Warich
Musika: David Schweighart, Peter Kutin
Argazkigintza: Timm Kröger
Aktoreak: Lena Watson, Dominik Warta, Ingrid Burkhard, Jana McKinnon, Susanne Gschwendtner
Zientzia Fikzioa/Drama
Sinopsia
Elli androidea, aita deitzen dion gizon batekin bizi da. Oporrak eta gizonak programatutako beste edozer gogoratzeko gai da. Egunez uda bizi ohi dute elkarrekin eta gauez ohera eramaten du gizonak Elli. Gizonaren oroitzapenetako baten antza izateko diseinatua dago neskatoa, eta bizirik dagoela dirudi benetan (batzuetan amets egiten duela ere ematen du), baina makina bat da, gizonarentzat guzti-guztia eta Ellirentzat ezer ez den oroitzapen horien edukiontzi hutsa. Oroipen horiek menperatu egiten dutela dirudi, eta bizitza propioa izatera ere iritsiko dira. Gau batean, basoan sartuko da Elli, oihartzun desagerkor bati jarraituz. Sastraka artean galduta, norbaitek aurkitu eta etxera eramango du eta, hala, oroitzapen berriak eta nortasun berriak emango dizkio neskari. Makina baten eta denok barruan daramatzagun mamuen istorioa da hau.
Martxoaren 9an saio oso berezia izango dugu guretzat, aspaldiko partez saio bikoitza izango bait da laburra eta luzea izango dituena, biak heriotz baten inguruko kontakizunak dira. Luzemetraia Shiva Baby izango da Americana zine jaialdiarekin elkarlanean antolatu dugun saioa. eta laburra berriz Estibaliz Urresolaren Polvo somos. Gainera zuzendaria eta lantaldeko partaideak bertan izango ditugu solasaldian parte hartzeko.
Shiva Baby (2020) AEB.
Zuzendaritza: Emma Seligman
Gidoia: Emma Seligman
Argazkilaritza: Maria Rusche
Musika: Ariel Marx
Aktoreak: Dianna Agron, Glynis Bell, Richard Brundage, Polly Draper, Danny Deferrari, Ariel Eliaz, Molly Gordon, Jackie Hoffman, Sondra James, Vivien Landau, Fred Melamed, Deborah Offner, Rachel Seenot, Gilda Shaur.
Komedia
Sinopsia
Emakume gazte bat bere buruaren bertsio ezberdinei eusten saiatzen da. Halako batean, Shiv’ah batean gurasoekin dagoela, bere maitale aberatsarekin eta neska-lagun ohiarekin topo egingo du.
Polvo somos (2020) 29 min. Euskal Herria.
Zuzendaritza: Estibaliz Urresola Solaguren
Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren
Musika: Asier LI.
Argazkigintza: Marino Pardo.
Aktoreak: Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Patxi Santamaría, Ilargi Molinillo, Txema Blasco.
Sinopsia
Jaioterrira itzuli da Ane ezustean, aitonaren hiletan egoteko. Itzultzearekin batera, familiako emakumeekin berriz elkartzeak eragindako tentsioak biziko ditu. Itxura arraroa hartuko du guztiak orduan, ehorztetxean irregulartasunak susmatzen hasten denean.
Hilabetea aurrera doan einean zuzendari ezagunen lehen lanak ezagutzeko “Opera Prima” atala berreskuratuko dugu. Oraingo honetan zinema independiente iparramerikarraren aitatzat jotzen den John Cassavetes zuzendariaren Shadows izango dugu 1959-an estreinatu zena.
Shadows (1959) 87 min. AEB
Zuzendaritza: John Cassavetes
Gidoia: John Cassavetes
Musika: Charles Mingus
Argazkigintza: Erich Kollmar
Aktoreak: Lelia Goldoni, Ben Carruthers, Anthony Ray, Hugh Hurd, Cliff Carnell, Tom Reese, Rupert Crosse, Dennis Sallas, John Cassavetes
Sinopsia
Benny, Leila eta Hugh New Yorken bizi diren Afroamerikako hiru anai-arreba dira. Leila Davidekin (New Yorkeko intelektual bat) dabil, baina festa batean Tony ezagutuko du eta maitasuna egingo dute. Tonyk Leila mestiza dela jakiten duenean, ezin izango ditu saihestu, arrazari buruzko aurreiritziak sentitzea. Horregatik, Hughek, ez dio utziko bere ahizpa berriz ikusten.
Labealdi hontako azken filma Wong Kar Wai-ren atzerabegirakoaren hurrengo alea izango da, oraingo honetan Days of being wild In the mood for love eta 2046-ren aurrekaria jotzen dena, pertsonai batzuk filme honetan aurkezten bait dizkigu.
Ah fei zing zyun (1990) 95 min. Hong Kong.
Zuzendaritza: Wong Kar-Wai
Gidoia: Wong Kar-Wai
Argazkilaritza: Christopher Doyle
Musika: Terry Chan
Aktoreak: Leslie Cheung, Andy Lau, Maggie Cheung, Carina Lau, Jacky Cheung, Tony Leung Chiu-Wai, Alicia Alonzo, Ling-Hung Ling, Mei-Mei Hung, Rebecca Pan.
Drama / Maitasun istorioa.
Sipnosia
Hong Kong, 60. Hamarkada. Yuddy gazte erakargarriak, bera hezi duen prostituta-ohi alkoholikoa bere benetako ama ez dela antzematen du. Honek ez dio esan nahi nor den bere benetako ama. Egoera honek gatazka emozionalak sortuko dizkio Yuddyri , bi emakume bere maitasuna lortzeko borrokara eraman arte.
Ezin dugu ahaztu gabe utzi hilabeteroko Bagera zineforuma saioa, Martxoak 10-ean ospatuko den saioan Franztiar klasiko moderno bat izango dugu, Michael Hanekeren Happy end. Kasu honetan Paul Ormaetxea zine programatzailea izango dugu solaskide. Saioa jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin izango da.
Happy End (2017) 110 min. Austria
Gidoia: Michael Haneke
Argazkilaritza: Christian Berger
Aktoreak: Isabelle Huppert, Jean-Louis Trintignant, Mathieu Kassovitz, Fantine Harduin, Toby Jones, Franz Rogowski, Laura Verlinden, Aurélia Petit, Hille Perl, Hassam Ghancy, Nabiha Akkari, Joud Geistlich, Philippe du Janerand, Dominique Besnehard, Bruno Tuchszer, Alexandre Carriere, Nathalie Richard, David Yelland, Maryline Even, Frédéric Lampir, Jack Claudany
Sipnosia
Calaisen, milaka errefuxiatu bizi diren kanpamenduen ondoan, enpresa bat duen familia burges baten ingurukoa da filma.