Grosek 1979 eta 2022 urteen artean izan duen bilakaeraz ariko dira

Ulia Auzo Elkarteak eta SOS Manteo plataformak hitzaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako. Groseko Okendo Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Donostia 1979-2022 Emergencia residencial y apartheid social izenburua jarri diote saioari.
Hain zuzen ere, hiriak eta Gros auzoak bereziki izan duten bilakaera izango dute hizpide. Manteo eta Rodil eremuetako hirigintza proiektuez ere ariko dira. Botere ekonomikoek eta EAJk Donostia “arpilatzen” ari direla salatu dute antolatzaileek.