72 urteko emakume bat hil da Altzan, leihotik erorita
Gaur, 8:20 aldera Udaltzaingoak eta suhiltzaileek abisua jaso dute. Antza, Altza pasealekuaren 11.zenbakian pertsona bat 4.pisutik erori da lehenengo pisuan dagoen aldamio batetara.
9:00etan bertan, mediku batek udalari ziurtatu dio pertsona hil egin dela. 72 urteko emakume bat da. Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du, eta hipotesi guztiak irekita daude. Hasiera batean, bere buruaz beste egin duela zen hipotesi nagusia, baina udaleko iturriek orain adierazi dutenez, hipotesi nagusia istripua izan dela da orain.