Herri kirolen 'desapiyua' egingo dute Egiako inauterietan

Bi asteburu barru izango dira inauteriak (otsailaren 17ko asteburuan), eta Egian festa handi bat prestatzen ari dira. Hain zuzen ere, herri kirolen desapiyua egingo dute 18an, beste hainbat auzotan azken hilabeteotan egin duten moduan, Sare Herritarra euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko plataformaren eskutik. Besteak beste, Añorgan ere herri kirolen desapiyua antolatu zuten iaz, eta giza probak egin dituzte zenbait auzotan, esaterako, Intxaurrondon eta Antiguan.
Egiako eta Parte Zaharreko talde bana lehiatuko dira, buruz buru. Egian talde mistoa osatzen ari dira, eta izena emateko aukera zabalik egongo da ostegunera arte, Koskorrio Koxko tabernan. Hamabi pertsona behar dituzte talderako, eta beste bi epaimahairako.
Bestalde, Egia Bizirik auzo elkarteak antolatuta, erromeria eta bazkaria antolatu dituzte Plaza Haundin. Auzokoak gai honekin lotutako mozorroak prestatzera deitu ditu dituzte: Andaluziako Apirileko Feria.